Live

Legezko Oharra

AZKENENGO EGUNERATZEA: 2019KO MARTXOAK 22

 

Webgunearen domeinu-izena  www.bime.net da eta bere titularra EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E. da, V95848008 IFKduna eta bere helbidea Bilbon (Bizkaia) du, Ventosa bidea 46, 1 eskuinean.

EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.k erabiltzailearen IP helbidea jaso dezake eta webgune barruko beste nabigazio-datuak ere bai, webgunearen iruzurrezko erabilerak identifikatu ahal izateko eta edukia, eskaintza eta nabigazioa erabiltzaile bakoitzera egokitu eta horren ondorioz webgunean izan dezakeen esperientzia hobetu ahal izateko.

WEBGUNEKO ALDAKETAK ETA EGUNERATZEA

www.bime.netwebguneko edukia EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.ren jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen mende dago edo horien hirugarren titularren mende ere bai, behar bezala baimendu badute sartzea www.bime.netatarian. Beharrezkoa da aurrez eta idatziz EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.k baimena ematea www.bime.netwebguneko edukiak erreproduzitu, kopiatu edo argitaratzeko.

EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.k ahala du www.bime.net webguneko edukia aldatu edo eteteko, egoki iritziz gero eta aurrez adierazi gabe. EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.k ez du hitzematen www.bime.netwebguneko edukiak berehala eguneratuko direnik. 

ESTEKAK

www.bime.net webgunean beste webgune batzuetarako estekak (linkak) daude eta EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.k ez du horien kontrolik eta ez da horietako edukien eta eskuragarritasunaren arduradun egiten. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu esteka horietan sartzearen ondorioz, www.bime.net webguneko materiala deskargatzearen ondorioz edo bertako zerbitzuak erabiltzearen ondorioz izan ditzakeen kalteak, baita datu-galerak ere.

MERKATARITZAKO-JAKINARAZPENAK BIDALI

Webgunean gaitutako laukitxo oro baliozkotuz gero edo newslettersjasotzeko borondatez erregistratuz gero, erabiltzaileak baimena ematen du posta elektroniko bidez EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.ren merkataritzako jakinarazpenak jasotzeko; BIME LIVE, BIME PRO eta BIME CITY direla eta eskaintzen dituen produktuei edo zerbitzuei buruzkoak izango dira jakinarazpen horiek edo LAST TOUR taldeko enpresaren batekoak. Enpresa horiek gure pribatutasun politikan daude zehaztuta.

Aurrez kontratu bidezko harremanen bat dagoen erabiltzaileen kasuan, EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.k produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritzako komunikazioak bidaltzeko baimena du, erabiltzailearen kontratazioaren xede izan zirenen antzekoak badira.

Erabiltzaileak edozein unetan uko egin diezaioke komunikazioak jasotzeari; horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko du info@lasttour.net helbidera, uko egiteko asmoa azalduz.

ADINEZ TXIKIAK

Soilik 14 urtez gorakoek eman ahal izango dute informazio pertsonala webgunean, EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.ren datu-basean sartzeko. Baina, gurasoek edo tutoreek baimena eman ondoren, beren datu pertsonalak sartu ahal izango dituzte webguneko inprimakietan.