Gure artean izango ditugu Tom Windish agente mitikoa (Paradigm Agency), marketinaren guru Olivier Robert-Murphy (Universal Music Group enpresako negozio berrien zuzendari orokorra) eta Marta Crespo ikus-entzunezko sinkronizazio mediatikoen arduraduna (musika-gainbegiralea)

Sektoreko hainbat arlotako 14 profesional berri gehitu zaizkio lehendik iragarritako zerrendari: Mathew Knowles, Scott Cohen eta Joe Rudge

BIME PRO ekitaldia urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean izango da Bilbao Exhibiton Centre, BEC! aretoan, eta parte-hartzaileen zerrenda luzatu eta luzatu ari da. Partaide berrien artean honako hauek aurkituko ditugu: Tom Windish, musikaren industriako agente arrakastatsuenetako bat, orain Paradigm agentzian dabilena. Windish-ek artista askoren karrera artistikoa garatu du, besteak beste, Lorde, Billie Eilish, alt-J, The xx edo M83. Horretaz gain, ‘Urteko agente’ izendatu dute 3 aldiz, eta bai banaka, bai Paradigm’s Music Executive Group taldeko kide gisa, 2014tik 2018ra bitarte urtero izan da hautagai Billboard Power 100 sarian.

Windish-ekin batera, sektoreko beste figura garrantzitsu bat izango dugu, Olivier Robert Murphy, Universal Music Group (UMG) enpresako negozio berrien zuzendari orokorra. Musika eta markak lotzeko trebeziarengatik egin da ezagun; berak elkartu ditu, esaterako, Dubai Tourism eta Imagine Dragons; Make Up For Ever eta Jessie J; MasterCard eta Ellie Goulding; eta nazioarteko hainbat elkarte eta Coca-Cola.

Marta Crespo musika-arloko aholkulari eta kudeatzaile ezaguna ere gure artean izango dugu; RLM, MCM edo Joaquín Cortés artistekin lan egin izan du, eta horretaz gain, publizitatearen eta ikus-entzunezkoen sektoreetan musika-gainbegirale ere bada eta, besteak beste, ‘Paquita Salas’ edo ‘La Llamada’ filmetarako sinkronizazioak egin ditu. Patricia Hermida ere zerrendan sartu zaigu; Hermida managerra eta egile-eskubideetan espezializatutako abokatua da, eta MMF España (Music Managers Forum España) eta MIM (Mujeres de la Industria Musical) erakundeen sortzaileetako bat. Mar Rojo, Madrilgo El Sol areto mitikoko programatzailea gaur egun, eta bost urtez baino gehiagoz Moby Dick Club-eko zuzendari artistiko izandakoa; Domingo Olivo de Miguel, publizitatearen munduko profesionala, 20 urte inguruko esperientzia duena SONY Music enpresaren Marketin arloan –markaren/artistaren ikerketa, garapena eta kudeaketa–; eta Julio Morote, SONY Music enpresaren produktuburua, honako artista hauen kanpaina artistikoen buru izan da: Beyoncé, Daft Punk, Justin Timberlake, C. Tangana edo Rosalía. Horiek guztiak etorriko dira Bilboko profesionalen topagunera.

Zerrendakide berrien artean daude, halaber, Eva F. Cortés, lehengo otsailera bitarte Red Bull enpresaren kultura-komunikazioko departamentuan musika-komunikazioko aholkulari izandakoa; Ramiro McTersse, kultura-aztoratzailea, komunikatzailea RTVE plataformaren barruan eta aholkularia hainbat enpresa-talde garrantzitsutan –besteak beste, Telefónica–; Lyona, Love of Lesbian, Lori Meyers edo Amaraltaldeen bideoklip-zuzendaria; Antonio Muñoz Vico, egile-eskubideetan espezializatutako abokatua eta Madrilgo Abokatuen Elkargoko Zuzenbidea eta Kultura Sekzioko presidentea, eta Debora Velasco, senior abokatu bazkidea Garrigues enpresako Litigazio eta Arbitraje departamentuan 2009-2018 aldian, eta gaur egun Legal Counsel  lanetan ari da Last Tour enpresan.

Bigarren sorta hau ixteko, honako hauek aipatzea falta zaigu: Alex Rayón, eraldaketa digitalaren arloko irakaslea, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen errektoreordea eta Deusto BigDataren zuzendaria; eta Marcos García, Ayuken MP produkzio eta management agentziaren zuzendaria eta, besteak beste, Morgan, New Day edo Dinero artisten karreren kudeaketa-arduraduna. Guztira, sektoreko hainbat arlotako 14 profesional berri gehitu zaizkie lehendik iragarri genituen izenei, hala nola Mathew Knowles, Scott Cohen edo Joe Rudge.