Mathew Knowles (musika-arloko magnatea, managerra eta Beyoncé abeslariaren aita), Scott Cohen (The Orchard enpresaren sortzaileetako bat etaWarner Music Group enpresako Chief Innovation Officer-a) eta Joe Rudge (Silent Partners eta Music Supervisor enpresetako CEOa) Bilboko topaketan izango dira 

BIME PRO ekitaldiaren barruan AMCS aurkeztuko da, musikaren arloko feria iberoamerikarren arteko lehen topaketa Europan

Ekitaldiak LATAMen duen presentzia indartu da, 7 ordezkaritzarekin

 

Mundu osoko musikaren industrian indar handiena duten pertsonak biltzeko asmoz, Bilbon urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean izango den BIME PRO topaketaren zazpigarren edizioko programazioan -orain arteko handiena izango da- parte hartuko duten lehen izenak aurkeztu dira. Sektoreko figura garrantzitsuenetako hiru izen berretsi dira lehen txanda honetan: Mathew Knowles, musikaren arloko magnatea, Beyoncé Knowles abeslariaren aita eta Destiny’s Child edo Solange musikarien managerra.

Horrekin batera, musikaren industriako bi izen garrantzitsu ere etorriko dira: Scott Cohen, The Orchard enpresaren sortzaileetako bat eta Warner Music Group enpresako Chief Innovation Officer-a; eta Joe Rudge, Music Supervisor ezaguna, hainbat film eta dokumentaletarako sinkronizazioak egin dituena, hala nola ‘The Dirt’, ‘The Big Sick’ edo ‘Long Strange Trip’.

(Hizlari bakoitzari buruzko xehetasunak Kontsulta ditzakezu hemen).

 

BIME PRO EKITALDIAREN BARRUAN AMCS AURKEZTUKO DA, MUSIKAREN ARLOKO FERIA IBEROAMERIKARREN ARTEKO LEHEN TOPAKETA EUROPAN

 BIME PROkmusikako feria iberoamerikarren topaketa inauguratuko du aurten. Kontinenteak konektatzeko eta Latinoamerikan sektorera hurbiltzeko planari jarraikiz, hurrengo edizioan AMCS – Atlantic Music Conferences Symposium topaketa abiaraziko da, hau da, Iberoamerikako hainbat herritako hamar feria bilduko dituensinposioa. Topagunearen bitartez, BIME PROn parte hartzen duten Espainiako eta Europako profesionalek feria latinoak ezagutzeaz gain, Latinoamerikako merkatuetan sartzeko ate bat zabaltzeko aukera ere izango dute.

Eremu latino eta iberikoan egiten den musikako topaketa garrantzitsuena den aldetik, AMCSren barruan Europarako eta Amerikarako negozio-aukerak ahalbidetuko dira lan-saioeneta speedmeetingen bitartez; izan ere, feria latinoetako arduradunek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Espainiako sektoreko erakundeek nola funtzionatzen duten, musikaren industria nola egituratzen den eta kultura-arloko erakundeek zer eginkizun betetzen duten.

AMCSren helburua da, halaber, Europako profesionalen jakin-mina asetzea eta, horretarako, merkatu iberoamerikarrak aztertzeko eta aurkezteko tokia eskaintzen die, baita Latinoamerikako musikaren sektorearekin lotutako zalantzak eta hausnarketak plazaratzeko aukera ere: eragileei, musika-proiektuak garatzeko funtsezkoak direnkontzeptuei eta lanerako dauden dinamika eta plataforma berriei buruz. Ekitaldiak beste ikuspegi bat eskaintzeko aukera ematendu, sektorearen barrutik bertatik, Iberoamerikako herrialdeetan industria nola garatzen den, musikari aplikatutako teknologia berrien goraldia eta eszena iberoamerikarretako berrikuntza guztien berri izan ahal izateko.

AMCS ekitaldia 2019ko urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean izango da, Bilboko BEC!en, BIME PROren barruan.

 

EKITALDIAK LATAM-EN DUEN PRESENTZIA INDARTU DA, 7 ORDEZKARITZAREKIN

Nazioartekotzearen bultzada hori baliatuta, BIME PROekitaldirako Latinoamerikako Ordezkarien Sareaeratu dugu, honako herrialde hauekin: Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru eta Venezuela. Gure Ordezkarien Sareak (kazetariak, kultura-kudeatzaileak, managerrak eta sustatzaileak)BIME PRO ekitaldian ere parte hartuko du, AMCS (Atlantic Music Conferences Symposium) sinposioarekin antolatu dugun zeharkako topaketan eta Atlantikoaren bi ardatzen arteko zubi-lana egiteko asmoz, musikaren sektorerako negozio-aukera berriak sustatzearren.

(Latinoamerikako gure Ordezkarien Sarean honako hauek biltzen dira).