Live
  • Campus

BIME PROn musikaren industriako protagonista nagusiak biltzen dira sektorearen etorkizunari buruz hitz egiteko. 8. edizioa 3 jardunalditik 4ra igaroko da, eta topaketa digitalak eta fisikoak konbinatzeko aukera ematen duen plataforma berritzaile baten bidez egingo da.

 

Ekitaldiaren zati bat geure plataforma digitalean egingo dugu; akreditatutako profesionalek ekitaldia baino bi hilabete lehenago izango dute plataformarako sarbidea, networking-a ahalbidetze aldera. Gune horrek hainbat areto izango ditu, eta areto horietan hitzaldiak, saioak eta speedmeeting-ak egingo dira; guztiak ere streaming bidez jarraitu ahal izango dira. Aldi berean, Bilboko erdi-erdian egingo diren jarduera presentzialetan ere parte hartu ahal izango da, betiere Agintariek ezarritako neurriak betez, baina ekitaldiaren bereizgarri diren berrikuntza eta sormenarekin. Datozen asteetan emango dugu xehetasunen berri.

+2.800
PROFESIONAL

+1.400
ENPRESA

+700
SPEEDMEETINGS

+200
HIZLARI

+100 HITZALDI

+300 JAILDI

+30 HERRIALDE

  • “BIME PROk musika bizi eta arnasten du, Bilbo musikaren erakusleiho nagusia bilakatuz. Networking-erako topaketa inspiratzailea eta musikaren eta sormen-industrien esparru guztietako profesionalentzako topagune aipagarrienetarikoa”. 

    Olivier Robert-Murphy
    Universal Music Group, Chief of Possibilities

  • “BIME 2019 merkatu handia izan da. Kalitate handiko azoka dela erakutsi du, Europako merkatuei listoia oso altu jarriz. Festibal ugaritako ordezkariak eta sektoreko beste hainbat eragile egoteak negozio aukera bikainak eskaintzen ditu”. 

    Pepita García-Miró
    Cernícalo Producciones, Fundadora

  • “BIME PROren eskaintza, edukia eta networking-erako aukerak izugarriak dira. Eta urtetik urtera gero eta gehiago nazioarteratzen ari den jardunaldi bat dale uste dut”.  

    Beverley Whitrick
    Music Venue Trust, Strategic Director

  • “Informazio gaindosiren garai hauetan, BIME PRO komunikazio oasi bat da, beste ekitaldietatik ezeberdintzen duena. Gure artean hitz egiten dugu, elkarri entzuten gara, inspirazioa partekatzen dugu… oso zaila da BIME PROtik esku hutsik alde egitea“. 

    Darío Prieto
    Diario El Mundo, Responsable de música

  • “BIME PRO esperientzia izugarria eta aukera paregabea da industriaren protagonista nagusiekin konektatzeko. Horrez gain, eszenako pentsalari bikainekin ezagutzak partekatzeko abagune aparta da”.  

    Federica Tremolada
    Spotify, Managing Director for Southern & Eastern Europe