Live

Hizlariak

Joe Rudge

Silent Partners

Founder/Music Supervisor & Consultant

USA

Silent Partners musikaren arloko estrategiako eta aholkularitzako enpresaren buru eta Music Supervisor ezagun honek hainbat filmetarako lanak egin ditu, hala nola ‘Room’, ‘Eighth Grade’ edo ‘Blue Valentine’; Joe Rudge-k bizitza erdia darama telebistetarako, iragarkietarako eta multimedia-zuzendarientzat lanean, irudiaren eta soinuaren arteko esperientzia hobetzen. Pete Rouge handiaren (The Rolling Stones edo Lynyrd Skynyrd musikarien managerra izandakoa) semea, Joe 2005ean hasi zen Music Supervisor lanetan, Rian Johnson zuzendariak Joseph Gordon-Levitt protagonista nagusiarekin egindako ‘Brick’ filmean.

Azkenaldiko lanei dagokienez, hainbat film eta dokumentaletarako musikaren sinkronizazioak egin ditu: ‘The Dirt’ eta The Big Sick -zuzendaria: Michael Showalter- filmak, edo Grateful Dead-en ‘Long Strange Trip’ edo Patti Cake dokumentalak; azken horri esker 2018ko Guild of Music Supervisors sarietarako hautagai izan zen. Musikarako belarri eta ikuspegi onak dituenez, rock’n’roll ukitu batekin, betiere, zuzendari askok eta askotarikoek uste osoa dute beregan.