Live

Hizlariak

Mathew Knowles

Music Mogul

USA

Autorea, irakaslea, hizlaria, enpresaburua, musika-exekutiboa, zuzendari artistikoa eta Music World Entertainment (MWE) enpresaren sortzailea; horiek dira Mathew Knowles doktorearen ibilbide profesionala hobekien deskribatzen duten hitzak. Beyoncé eta Solange artisten aita da, eta musikaren magnatetzat jo izan da, alderdi guztietan; Knowles doktorea oso ezaguna da entretenimenduaren industrian, ikuspegi berezia baitu artisten garapenari eta sustapenari dagokienez. Artista askorekin lan egin izan du Music World Entertainment eta Artist Management enpresen bitartez: Chaka Khan, Earth Wind & Fire, The O’Jays, Destiny’s Child, Solange edo Beyoncé musikariarekin, esaterako, eta genero guztietan sarituak izan diren platinozko eta urrezko 100 album baino gehiagoren produktore exekutiboa izan da, baita honako estilo hauetan ere: pop, R&B, gospel, dance, country eta soinu-bandak.

Ekonomia eta Enpresen administrazioan lizentziaduna da eta Giza Zientzietako doktore ohorea lortu zuen 2008an Unibertsitateko Graduazio Zeremonian; MBA bat ere egina du Plangintza Estrategikoan eta Erakundeen Kulturan, eta Enpresen Administrazioan doktorea da Knowles. Halaber, graduondoko ikastaroak ematen ditu entretenimenduaren industriari eta espiritu ekintzaileari buruz. Gainera, ahalegin filantropikoak eta gizartearentzako zerbitzuak egiten ditu hainbat elkarte eta fundaziotan: The Knowles Temenos House -etxerik ez dutenei laguntzeko apartamentuen 400 unitate ditu-; Make-A-Wish Foundation; Gospel Music Association Board of Directors; Rhythm and Blues Foundation Board; The Recording Academy Board; eta Survivor Foundation.