Live

Hizlariak

Mia P. Salazar

BUNGARD FILM

Documentary Director

Spain

Mia P. Salazarrek (Bartzelona, 1983) 2014an utzi zituen atzean eszenatokiak ibilbide berri bati ekiteko: zine dokumentala. Orain Stockholmen bizi da eta bertan dihardu lanbide honetan Suediako eta nazioarteko autoreekin hainbat kolaborazio lanetan. 2015ean, Stockholmeko NUET film kolektiboan sartu zen eta bertan izan zuen aurreneko kolaborazioa zuzendari kide bezala izan zen, “Too Beautiful: Our Right to Fight” (Revolver Films, 2017) filmean; 2018an Maceo Frost zuzendariak Sheffield Doc Festival-en aurkeztua. 2017an, Miak, Georg Bungard (Kolonia, 1985) argazki zuzendari eta editorearekin batera, Bungard Film ekoiztetxea sortu zuen. “In the Middle of Norway” da bakarka zuzendu duen bere aurreneko lana, non bat egiten dituen bere bi zaletasunak: musika eta erretratu dokumentala.