Live

Hizlariak

Scott Cohen

Warner Music Group

Chief Innovation Officer

United Kingdom

80ko hamarkadaren amaieran ekin zion musikaren industriako ibilbideari Scott Cohen-ek, artista independenteen eta enpresa diskografiko handien kudeaketarekin; The Orchard banaketako plataforma digital independentearen sortzaileetako bat da, baita berrikuntzako eta grabatutako musikaren zuzendari ere Warner Music Group enpresan. Warner enpresan lan egiten du Cohen-ek musikarekin, teknologiarekin eta kulturarekin lotutako gai guztietan konpainiaren etorkizuna epe luzera bideratzen laguntzeko, baina, aldi berean, aro digitalerako negozio-eredu berriak bilatzen jarraitzen du. Errealitate Areagotuaren, Errealitate Birtualaren, Blockchain-aren eta Adimen Artifizialaren defendatzaile sutsu izaki, adimen biologiko eta digitalaren interfazea aztertzen duen CyborgNest enpresaren sortzaileetako bat ere bada.