Live

Programa

Programa Orokorra

BIME musica, industria, joera eta audientzia izugarria da. BIME-k ideiak, pertsonak eta proposamen itzelak kokektatzen ditu musikaren industriaren ingurune batean.

Informazio gehiago

BIME PRO Fests

Premio Fest musika jaialdiei eskainitako aitortza bakarra da Espainian. Sektorearen berme-marka eta jaialdi eragileen urteko topaketa. Proiektuak profesional eta marka anitz beren publikoarekin elkartzen ditu.

Informazio gehiago

BIME PRO Campus

BIME PRO Campusa ikasleentzako ikastaro trinkoa da, eta kultura-industrien eta, bereziki, musikaren sektoreko arloen gaineko interesa dutenei zuzenduta dago, hau da, alderdi artistikoa, management, produkzioa, kontratazioa eta abar.

Informazio gehiago

BIME PRO Start Up!

Berrikuntza eta ekintzailetzarako gunea: teknologia berriak, start up, bideo-joko, APP eta musika mundua inguratzen duten azken nobedade teknologiko eta kontzeptualak. Programak Startup Competition-a biltzen du gainera, non talentudun ekintzaile gazteek beren proiektuak aurkeztuko dituzten.

Informazio gehiago

Atlantic Music Conferences Symposium

BIME PROk musikako feria iberoamerikarren topaketa inauguratuko du aurten. Kontinenteak konektatzeko eta Latinoamerikan sektorera hurbiltzeko planari jarraikiz, hurrengo edizioan AMCS - Atlantic Music Conferences Symposium topaketa abiaraziko da, hau da, Iberoamerikako hainbat herritako hamar feria bilduko dituensinposioa.

Informazio gehiago

BIME TECH

Jaialdi guztietan, kontzertu guztietan, zuzeneko ikuskizun guztietan daude, edo kulturarekin, kirolarekin lotutako ekitaldi nahiz ekitaldi sozial guztietan. Tamaina guztietako ekitaldietan konponbideak eskaintzen dituzten profesionalak, zerbitzu-enpresak eta teknikariak. BIME TECH haientzat sortu da, sektorean urteak daramaten pertsona horientzat guztientzat, baina baita sektorean sartu nahi dutenentzat ere.

Informazio gehiago