Live

BIME TECH

Produkzioari zuzendutako arloa, BIME PRO-ren barnean

Jaialdi guztietan, kontzertu guztietan, zuzeneko ikuskizun guztietan daude, edo kulturarekin, kirolarekin lotutako ekitaldi nahiz ekitaldi sozial guztietan. Hortxe egoten dira, nahiz eta zuk ez ikusi, jendeari ongi pasarazten, eta gauza guztiek behar bezala funtziona dezaten lortzen dute. Tamaina guztietako ekitaldietan konponbideak eskaintzen dituzten profesionalak, zerbitzu-enpresak eta teknikariak. BIME TECH haientzat sortu da, sektorean urteak daramaten pertsona horientzat guztientzat, baina baita sektorean sartu nahi dutenentzat ere. Hitzaldi eta solasaldiak aditu onenekin, bizitza errazten dizuten berrikuntzak eta, nola ez, negozio-aukera ugari.

PROGRAMA

URRIAK 30 ASTEAZKENA

10:30-11:20 | Ostalaritza ekitaldietan

Ostalaritza diru-iturri garrantzitsua izaten da jaialdietan, eta esperientzia aberasgarria jendearentzat. Horretarako, gaian adituak direnek ostalaritzaren kudeaketari buruz hitz egingo dute, eta teknologia berriek kontsumo-ratioak hobetzen nola lagun dezaketen azalduko dute, betiere erabiltzailearen esperientzia hobetzea izanik azken helburua.

Hizlariak:

JAVIER OCHOA
BebeRapid / COLDANDFAST
CEO y Jefe de Operaciones / CEO

ALEX ITURBE
Last Tour
Director de compras

ANDRÉS LAMOSA
Festival SonRías Baixas
Director de Producción

EDUARDO DÍAZ
San Miguel
Director de Activación Comercial en San Miguel

11:30-12:20 | Segurtasuna barrualdeko eta aire zabaleko ekitaldietan. Alarmak jotzen duenean.

Edozein kontzertutan, elementu korapilatsuenetako bat segurtasuna izaten da. Segurtasuneko adituek araudiari buruz hitz egingo dute, lan-arriskuen prebentzioari buruz eta jende masa handietan larrialdiak identifikatzeko moduei buruz. Horretaz gain, polizia-agenteak ere etorriko dira horrelako ekitaldietan administrazio publikoaren egitekoa zein den eta segurtasun pribatuarekin zer nolako harremana duten azaltzeko.

Hizlariak:

DANIEL SAENZ DE TEJADA
Fersa
CEO

KRISTIAN IKADINOVIC
Infusion Catering
Director

EVA SARASOLA
Last Tour
Planning Executive

12:30-13:30 | Entzumena gozatzen. Soinuen eta argien ekipo eta joera berriak

Merkatua etengabe aldatzen ari den honetan, 2020. urteari begira proposamen berriak eta merkatuan dauden azken joerak zeintzuk diren jakingo dugu. Enpresek marka berrietara eta ekipo berritzaileetara ireki behar izan dute merkatuan lehiakor izateko, eta enpresa horietako batzuek merkatuko joera berrien berri emateaz gain, etorkizunean zer espero dezakegun ere azalduko digute.

Hizlariak:

IKER GARTZIA
Fluge Euskadi
Director Técnico

RAÚL MÉNDEZ
Fluge
Director Técnico de Sonido

KATA SENSEI
Live Nation
Production Director

MANOLO GIL
Producción técnica
Amity Songs

JUAN RESINES
Festival Ebrovisión
Director Técnico

13:30-14:30 Networking cocktail, BIME TECH atarian

15:30-16:20 | Aldi baterako paradisuak eraikitzen. Azpiegiturak muntatzea eta ziurtapenak.

Aisialdiaren industrian, helburuetako bat zera da, behin-behineko tokiak eraikitzea amets egiteko, segurtasuna alde batera utzi gabe. Sektoreko aditu handien eskutik, segurtasuna bermatzeko garaian muntaketa-metodoak zein garrantzitsuak diren jakingo dugu. Era berean, indarrean dagoen araudiari buruz hitz egingo digute, eta autonomia-erkidegoen artean zer nolako aldeak dauden ere azalduko digute, azpiegiturak muntatzeko eta ziurtapenak egiteko garaian; zer ziurtatu behar den eta zer ez nabarmenduko dute.

Hizlariak:

JOSÉ PUENTE
Layher
Responsable de Calidad

ANA ALONSO
Prevent Event
Socia fundadora

VICENTE ESPINO MAZUELAS
Espectáculos Grupo Cero
CEO

DIEGO LLORET
Ingeniería Diego Lloret S.L.
Ingeniero en certificación de estructuras

CHECA R. PUÉRTOLAS
Break a Leg
Dirección y producción técnica

IÑAKI GÓMEZ
KLY Escenarios
Director

16:30-17:20 | Erabiltzailearen bizipena hobetzea. Higienea eta osasuna ekitaldi txiki eta handietan.

Jendeari etxean bezala sentiaraztea da abegikor izatearen oinarrizko printzipioetako bat. Ekitaldietako komun, konketa eta janari-postuei buruzko araudiak aztertuko ditugu, betiere autonomia-erkidegoaren arabera. Hainbat aditu higienearen eta osasunaren bilakaeraz mintzatuko zaizkigu, eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko lagungarri izan daitezkeen araudi berrien berri ere emango digute. Halaber, gaur egungo arauak nahikoak ote diren eta alderdi hori lantzeko beste modurik ba ote dagoen ere aipatuko dute.

Hizlariak:

ANDONI OLEAGORDIA
Ayuntamiento de Bilbao
Director de Seguridad Civil

MIGUEL GONZÁLEZ ALGUACIL
ContactBe
Director de Seguridad

RAÚL VALERA TENA
Madrid Destino / Ayuntamiento de Madrid
Director de Seguridad y Emergencias / Área de Cultura, Turismo y Deporte

JON ELORDUY
Grupo Ibersys
Director Departamento de Emergencias

CARLOS SANCHO CARRERA
Policía Municipal de Madrid
Oficial del cuerpo y responsable de SIES

17:30-18:20 | Droneak, goi-mailako ikuspegiak jaialdi, kontzertu eta ekitaldietarako.

Irudi ikusgarriak izatea ezinbestekoa da ekitaldi handien kontakizuna osatu ahal izateko, eta droneak dira hori lortzeko tresnarik hoberenetakoak. Droneen gaineko adituekin, indarreko araudia eta Europako 2020ko araudi berria aztertuko ditugu, droneen erabilera mugatu egiten baitute, eta droneak erabiltzeko bete behar diren baldintzen berri ere emango digute. Dena den, teknologiak azkar egiten du aurrera, eta jaialdi eta kontzertuetako goialdeetan berriro ere droneak hegan ikusteko aukera berriei buruz hitz egingo digute. Izan ere, araudi berria laster iritsiko da.

Hizlariak:

ISRAEL QUINTANILLA
Universidad Politécnica de Valencia
Catedrático

JESUS MARÍA CORTIJO
Policia de Madrid
Intendente

JORGE ARIAS
Aeron
Director Técnico

URRIAK 31 OSTEGUNA

10:30-11:20 | Konexio iraunkorra. Telekomunikazioak eta sareak, ekitaldietan ezinbestekoak diren aliatuak.

Ekitaldietan,aldi baterako instalazioz osatutako sare ona izatea ezinbestekoa da ekitaldiak arrakastatsuak izan daitezen. Tresna horiek oso garrantzitsuak direla azalduko digute adituek, betiere kudeaketa egokia izan dadin denbora errealean, eta 5G teknologiak zer nolako eragina izan dezakeen jakingo dugu.

Hizlariak:

JOSEP COMULADA
Innova Global
CEO & CTO

JORDI HERRERUELA
Festival Cruïlla
Director

VICTOR ORERO CORDINACH
ASINTEL
Director Técnico

11:30-12:20 | Non kokatu jende hori guztia? Logistika, ekitaldien bizkarrezurra.

Herri edo hiri txiki batean kontzertu edo jaialdi bat antolatzeak hamaika buruhauste ekar ditzake jende askok ostatu hartzeko aukerak prestatu behar badituzu eta, gainera, aireportu egokirik inguruan ez baduzu. Egoera horietan irudimena eta asmamena jarri behar dira martxan, konponbide logistikoak bermatzeko eta zure ekitaldia amesgaizto bihur ez dadin.

Hizlariak:

JUAN DEL HOYO
Azul Marino
CEO

YARA MAGARINO
Festicket
Travel Business Development Manager

JORGE ÁLVAREZ
Hotel Gran Bilbao
Director

OSCAR BRIONES GARCÍA
Iruña Rock
Socio

12:30-13:20 Oroitzapenak, ekitaldiaz haratago. Merchandising-aren gakoak.

Objektua, originaltasuna eta diseinua kontuan izan beharreko funtsezko elementuak dira oroigarrien salmenta areagotzeko, elastiko, poltsa, edalontzi nahiz poster. Merchandising-eko planteamendu egokia nola egin ikasiko duzu gaian adituak direnen laguntzarekin; gako puntuak landuko ditugu, hala nola marjina ekonomikoak edo norantz doan merchandising-aren etorkizuna, eta nola profesionalizatu.

Hizlariak:

OLGA NIETO
Onstage
Directora

TONNY SERRANO
Son Buenos
CEO

ORIOL BONET
Love of Lesbian / Fangazing
Batería / Socio

13:30-14:30 Networking cocktail, BIME TECH atarian

15:00-16:20 | Datuak dena al dira? Cashless-a, zure ikus-entzuleak hobeto ezagutzeko aukera ematen dizun sistema baten alde onak eta alde txarrak.

Ekitaldietako Anaia Nagusia al da cashless-a? Tresna hori geratzeko iritsi da, eta sistema horri etekina nola atera azalduko dute adituek, ekitaldietako baliabideak ahalik eta gehien optimizatzeko. Teknologia horren ezarpenaz hitz egingo dute, eta teknologia horrek nola lagun diezagukeen, esaterako, jaialdietako jasangarritasunari dagokionez.

Hizlariak:

JAVIER BULLEJOS
Events NFC
Responsable de Expansión de Producto

IMARÚ AREDO
Festival Tomavistas
Co-Directora

JOSEP COMULADA
Innova Global
CEO & CTO

FREDERICO CAMARA
Festicket
Director Comercial

GUILLERMO ROADKNIGHT
Knowlogy Live
Co-fundador

16:30-17:20 | Dena kontrolpean. Aseguruak ekitaldietan.

Ohikoena da dena ongi ateratzea, baina ezustekoren bat gertatzen denean, babestuta egotea komeni da, diru-kontuei eta lege-kontuei dagokienez. Ezagutu itzazu merkatuak eskaintzen dituen aukera guztiak, ekitaldietan arriskuak ahalik eta gehien murrizteko, eta aseguru-etxeek zer zerbitzu mota eskaintzen dituzten ere jakingo duzu. Ekitaldietako ekoizleek eta aseguru-etxeek beren esperientzien berri emango digute, eta izaten dituzten arazo ohikoenak azalduko dituzte.

Hizlariak:

MIKEL ZULOAGA
BONI ALDAYA
Desarrollo de nuevos productos

DIEGO ORAA
MARCH RISK SOLUTIONS
Delegado Territorial Norte

INMA SEPÚLVEDA
Rock Fest Barcelona / RockNRock
Production Manager

DÉBORA VELASCO
Last Tour
Legal Counsel

17:30-18:20 | Langileak behar ditugu. Ekitaldietarako langileak kontratatzea.

Segurtasuna, ostalaritza, ekoizpena, logistika… esparru askotan kontratatu behar izaten dira langile ugari jaialdi bat edo edozein motatako ekitaldi bat antolatzeko. Hemen, kontratazio-prozesua behar bezala gauzatzeko eta kudeatzeko funtsezko alderdiak zeintzuk diren jakingo duzu, betiere tokian tokiko indarreko hitzarmenak betez. Era berean, teknologiari esker ekitaldian langileen kontrola nola hobetu daitekeen ere aipatuko digute.

Hizlariak:

GONZALO MORENO
Grupo Pennywise
Director Zona Norte

CARLOS BERNABÉ
AINA Group
CEO

SUSANA ROCHA HERNÁNDEZ
Asesoría Ascofi Berria S.L.
Responsable Laboral

ICIAR GONZÁLEZ
Gobierno Vasco
Subdirectora de la inspección de trabajo del País Vasco

SILVIA BECERRA
Festival Gigante
Production manager

HIZLARIAK

ALEX ITURBE
Last Tour
Director de compras

ANA ALONSO
Prevent Event
Socia fundadora

ANDONI OLEAGORDIA
Ayuntamiento de Bilbao
Director de Seguridad Civil

ANDRÉS LAMOSA
Festival SonRías Baixas
Director de Producción

CARLOS BERNABÉ
AINA Group
CEO

CARLOS SANCHO CARRERA
Policía Municipal de Madrid
Oficial del cuerpo y responsable de SIES

CHECA R. PUÉRTOLAS
Break a Leg
Dirección y producción técnica

 

DANIEL SAENZ DE TEJADA
Fersa
CEO

DÉBORA VELASCO
Last Tour
Legal Counsel

DIEGO LLORET
Ingeniería Diego Lloret S.L.
Ingeniero en certificación de estructuras

DIEGO ORAA
MARCH RISK SOLUTIONS
Delegado Territorial Norte

 

EDUARDO DÍAZ
San Miguel
Director de Activación Comercial

EVA SARASOLA
Last Tour
Planning Executive

FREDERICO CÁMARA
Festicket
Director Comercial

GONZALO MORENO
Grupo Pennywise
Director Zona Norte

GUILLERMO ROADKNIGHT
Knowlogy Live
Co-fundador

ICIAR GONZÁLEZ
Gobierno Vasco
Subdirectora de la inspección de trabajo del País Vasco

IKER GARTZIA
Fluge Euskadi
Director Técnico

IMARÚ AREDO
Festival Tomavistas
Co-Directora

INMA SEPÚLVEDA
Rock Fest Barcelona / RockNRock
Production Manager

IÑAKI GÓMEZ
KLY Escenarios
Director

ISRAEL QUINTANILLA
Universidad Politécnica de Valencia
Catedrático

JAVIER BULLEJOS
Events NFC
Responsable de Expansión de Producto

JAVIER OCHOA
BebeRapid / COLDANDFAST
CEO y Jefe de Operaciones / CEO

JESUS MARÍA CORTIJO
Policia de Madrid
Intendente

JORDI HERRERUELA
Festival Cruïlla
Director

JORGE ÁLVAREZ
Hotel Gran Bilbao
Director

JORGE ARIAS
Aeron
Director Técnico

JOSEP COMULADA
Innova Global
CEO & CTO

JOSÉ PUENTE
LAYHER
Responsable de Calidad

JUAN DEL HOYO
Azul Marino
CEO

JUAN RESINES
Festival Ebrovisión
Director Técnico

KATA SENSEI
Live Nation
Production Director

KRISTIAN IKADINOVIC
Infusion Catering
Director

MANOLO GIL
AMITY SONGS S.L.
Producción Técnica

MIGUEL GONZÁLEZ ALGUACIL
ContactBe
Director de Seguridad

MIKEL ZULOAGA
BONI ALDAYA
Desarrollo de nuevos productos

NEREA MAYORGA
IBERSYS
Técnico superior en prevención de riesgos laborales

OLGA NIETO
Onstage
Directora

ORIOL BONET
Love of Lesbian / Fangazing
Batería / Socio

OSCAR BRIONES GARCÍA
Iruña Rock
Socio

RAÚL MÉNDEZ
Fluge
Director Técnico de Sonido

RAÚL VALERA TENA
Madrid Destino / Ayuntamiento de Madrid
Director de Seguridad y Emergencias / Área de Cultura, Turismo y Deporte

SILVIA BECERRA
Sideral Music S.L.
Production Manager en Festival Gigante

SUSANA ROCHA HERNÁNDEZ
Asesoría Ascofi Berria S.L.
Responsable Laboral

TONNY SERRANO
Son Buenos
CEO

VICENTE ESPINO MAZUELAS
Espectáculos Grupo Cero
Técnico de Espectáculos

VICTOR ORERO CORDINACH
ASINTEL
Director Técnico

YARA MAGARINO
Festicket
Travel Business Development Manager

Erakusketariak