2018-ko Urriaren 24, 25 eta 26-ean, BIME PRO bueltatuko da, bere seigarren edizioan.

Geratera honen nazioarteko publikoa dela eta, Sounds From Spain-ek bertako artista eta profesionaleentzako deialdi bat ireki du bertan.

Honen helburua, Espainiako musikaren eskaintza mundu osora zabaltzea da, beste herrialdeetako profesionalekin esportazio aukerak ikusteko.

Bi deialdi daude:

  • *Artistentzako deialdia: 3 musika talde nazionalei Stagr Live aretoan showcase bat emateko aukera emango die. Kontzertu hauek BIME CIty-ren barnean egongo dira, nazioarteko erakustoki modura.
  • *Musika-industriaren profesionalentzako deialdian, mundu guztiko pertsonai desberdinekin bilera desberdinak antolatuko dira. 15 enpresa desberdinentzak izango da aukera hau, Espainiako musika katalogoa merkatu berrietara zabaltzeko.

Espainiar musikaren nazioartekotza sustatzeko plataforma honek, hiru urteetan zehar mugitu du ekimen hau BIME Pro-n.

Beste urteetako edizioen arrakasta dela eta, Patricia Hermida-ren mailako iritziak batu ditugu: “Sounds From Spain-eri esker, Incoming Noise biraren zenbait dats egi bihurtu ziren BIME Pro-n, taldea bertan izan da eta”. Patricia, Agoraphobia taldearen managerra da, pasadan urteko deialdian talde aukeratuetako bat.

Deialdiak Ekainaren 22-ra arte egongo dira irekita (goizeko 10.00h-etararte).

Inskripzioak egiteko, eta hautaketa irizpideak jakiteko, informazio guztia bertan aurkitu dezakezu:

CONVOCATORIA ENCUENTRO PROFESIONAL EN BIME 2018