BIME Pro-ra etorriko zara? Aprobetxatu ezazu zure bidaia Bizkaia ezagutzeko! Bertan gustu desberdinetarako aukera pila aurkituko dituzu. Lurralde honetan arkitektura, mendiak, itxas paisaiak, mundu osoan famatua den gastronomia eta garraiobide bikainak aurkitzen dira. Gainera, Bizkaiaren neurriari esker, honen toki asko ikustatu daitezke egun gutxi batzuetan.

 

Gure bazterrak asko dira, baina hauetako zenbait gomendatuko dizkizugu zure bidaiaz ondo gozatu ahal izateko.

 

Bilboko Alde Zaharra

 

Bilboko Alde Zaharra hiriaren muina biltzen du. Goiz edo arratsalde batean egin daitekeen bisita bat da: Plaza berriak pintxo batzuk, Zazpi Kaleetatik paseatu, Arriaga Antzokia bisitatu, Santiago Katedrala ikusi eta Haeratza ezagutu.

 

Bilboko Erdialdea & Abandoibarra

 

Bilbok eraikuntza interesgarri pila biltzen ditu. Adibidez, Azkuna Zentroa, Guggenheim Museoa , Arte Ederren Museoa edo Euskalduna Jauregia, beste batzuen artean. Esparru honetan arkitekturari adi egotea gomendatzen dizugu, eraikin klasiko eta berriak nahasten bait ditu oreka interesgarri bat lortuz. Kale Nagusiak hiria zeharkatzen du, eta gida modura erabili dezakegu, Federico Moyua Plaza edo Abandoko geltokia bezalako eraikin garrantzitsuak ezagutu ahal izateko. Bisita hau goiz edo arratsalde batean egin daiteke.

 

Portugalete – Zubi Esekia

 

Portugaleteko herria, tren, metro eta autobusen bidez lotzen da Bilborekin. Honen alde zaharra ikustea derrigorrezkoa da, baina batez ere, honen Zubi Esekia da herrialde honen ikuspegirik famatuena. Zubi hau, gizon-emakume guztien ondarea da eta errekaren bi aldeak lotzen ditu. 1893. urtean ireki zen, mundu osoan lehenengoa izanez. Gaur egun, honelako 8 bakarrik aurkitzen dira munduan.

 

Getxo – Portu Zaharra

 

Getxo herrian Portu Zaharra dago, aintzina arrantzaleak bizi ziren auzoa. Gaur egun aspaldiko eraikinak tabernen giroarekin nahasten dira. Pintxo batzuz eta paregabeko paisaiaz gozatzeko aukera aparta da.  Getxo eta Bilbo 20 minutuko badai batera dadue metroz.

 

Gaztelugatxe

Bilbotik apur bat urrunago (40 minutu autoz), Gaztelugatxe aurkitzen da. Pentintsulan bihurtutako uhartetxo bat. Gizakiak bide estu bat eraiki zuen, honen punturik altuenera heltzeko (bertan eliza dago). Txoko honen ospea dela eta, bisitatu ahal izateko sarrera lortu beharko duzu.

 

Urdaibai

 

Gaztelugatxetik gertuago Urdaibai dago. Oka ibaiaren bokalean, Busturialdea eremuan kokatutako eremu naturala. Honen aberastasun ekologikoa bere biosferaren erreserba-puntuaren emaitza da. Ibilaldiak maite dutenentzat, paisaiaz eta hegazti migratzailez ugari gozatzeko toki egokia da.